XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txina 9.561.000 kilometro koadro ditu Txinak.

Mendea bukatu baino lehenago mila milioi bizilagun izango omen ditu.

Munduko hirugarren naziorik jendetsuena.

Hain zabala denez gero, klima ere oso desberdina.

Iparraldean, negu gorrian, hotz mina egiten du; hegoaldean, uda betean, bero eta busti.

Askotan, gainera, oraintxe hotz eta oraintxe bero, ia biak batera.

Oso menditsua da Txina: alderdi batetik bestera pasatzeko traba haundi dira, muga bezala baitira; Hegoaldean, Himalaya mendilerroak separatzen ditu Txina eta Nepal; iparrean, Altai izeneko mendiak daude eta horiexek separatzen dituzte Txina eta Mongolia; mendebaldean, berriz, Tienshan mendilerroa: honek Rusiako Turkestanetik separatzen du.

Ia txino guztiak, ehuneko 60 edo, sortaldean, kostaldean bizi dira.

Hortxe dira hiririk haundienak.

Hiriburua Pekin da.

Shanghai da denetan haundiena, hamaika milioi bizilagun baditu eta.

Tientsin eta Canton ere, galantak dira.

Ibai onak eta luzeak ditu.

Halaz guztiz ere, gehienak lehorrean bukatzen dira, hau da, itsasora baino lehen hiltzen dira.

Hoang-ho, edo beste izen batez Hori ibaia, 3.900 kilometro luzekoa da; Yang-Tze kiang, berriz, 4.400koa.

Aspaldi-aspaldidanik izan dute inportantzia haundia txinatarren bizitzan ibaiok.

Sarritan, zoritxarrez, urak ibaitik kanpora egin eta bazterrak hondatzen zituen.

Izaten zen zoritxar ugari.

Urari eusteko obra haundiak egin zituzten enperadoreek-eta, baina, ia dena alferrik.

Orain, metodo modernoez baliatuz, poliki eusten zaio urari ibaian.

Bai behar ere!.